Idiazabal
Ardi Latxaren Euskal Gazta
Gomiztegi, ardi latxaren esne gordinaz eta artisau erara gazta bikaina egiten duen euskal baserria da. Idiazabal Jatorrizko Deiturak emandako zehaztapenak jarraituz egiten du gazta.
Erosgaiak
Maila altuko Idiazabal Gazta. Artzai Gazta eta Zumitzeko profesionalek egindako dastaketa organoleptikoak gainditzen dituztenak. Gazta hauek dastaketa normaletako batazbesteko puntuazioa baino altuagoa dute.
Momentu honetan ez daukagu Zumitz gaztarik.
Itxura sendoa, marfil kolore homogeneoa, azal gogorra, begi gutxi, erdi krematsua, usain garbia eta sarkorra, zapore bizia eta orekatua, gozoa eta garratza, gatzagi naturalaren zapore pixka bat duena, ahoan iraunkorra eta nabarmena.
Hirukietan ebakita edo beste jaki on batzuekin fusionatuz, bereziki egokia da coulis, mermelada konfitatua, foie... ardo beltzak, gorriak, txuriak eta txakolinekin.
Batazbeste, kg. 1-eko piezatan aurkezten da, oparitarako kaxa berde batean prestatuta, elaborazio ziurtagiriarekin, kata numerazio eta zigiluarekin.
25,00 € + bidalketa gastuak (BEZ ez dago barne).
Gomiztegi Kooperatiba Bº Arantzazu 20567 - Arantzazu-Oñati GIPUZKOA Tlfno: 943-251008 info@gomiztegi.com - Web mapa