Gomiztegi Kooperatiba Arantzazu auzoa 20567 Arantzazu (Gipuzkoa)
Telf. +34 943251008 Fax. +34 943251018 E-mail: info@gomiztegi.com
1950. urtean, Arantzazuko Frantziskotarrek Gomiztegi erosi zuten, Santutegitik 3 kilometrotara dagoen baserria, Aizkorri Parke Naturalean kokatua. Hasieran ganadu buru gutxi izan arren, ondoren, lur sail zati garrantzitsuak erabili dira ardientzat.
Duela 26 bat urte, ardiak jarri ziren baserrian eta artisau gaztandegi bikain bat egokitu zen. Ingurumenari dagozkion legediak errespetatuz eta artaldea ardurarekin kudeatuz, EAEko latxa artalde onenaren saria ere jaso izan du hainbat aldiz.
Emaitza bezala, 1997. urtean eta Eusko Jaurlaritzaren babesean, Artzain Eskola sortu zen. Urtero, eta ITSASMENDIKOI-ren eskaintza formatiboaren barruan artzain berriak formatu eta trebatzeko Artzain Eskola ikastaroa antolatzen du, baita artzain profesionalentzako ikastaroak ere. ITSASMENDIKOI (IMK) da Euskal Autonomia Erkidegoko landa eta itsasertzeko eremuen prestakuntza, sustapen eta garapen integraleko zentroa .
2006 urtean, Gomiztegi Elkartea sortu zen. Elkartea, Frantziskotarrek, Gipuzkoako Foru Aldundia eta IMK-k osatzen dute. Elkartearen helburua gaurko eta biharko artzainentzat, ezagutzak eguneratzea da. Elkarteak behar ziren inbertsioak egin ditu, instalazio produktibo, formatibo eta baserri inguruan.
Momentu berean sortu zen Gomiztegi Kooperatiba, baserria kudeatzeko helburuarekin. Kooperatibaren lan-ildo garrantzitsuenak ondorengoak dira:
Artaldearen maneiua eta Gomiztegi proiektuaren klabeak hauek dira:
Gomiztegiren informazio liburuxka JPG formatuan kontsultatu
Informazio gehiagorako
Gomiztegi Kooperatiba
Arantzazu auzoa
20567 Arantzazu (Gipuzkoa)
Telf. +34 943251008
Fax. +34 943251018
E-mail: info@gomiztegi.com
Gomiztegi Kooperatiba Bē Arantzazu 20567 - Arantzazu-Oņati GIPUZKOA Tlfno: 943-251008 info@gomiztegi.com - Web mapa