Idiazabal
Ardi Latxaren Euskal Gazta
Gomiztegi, ardi latxaren esne gordinaz eta artisau erara gazta bikaina egiten duen euskal baserria da. Idiazabal Jatorrizko Deiturak emandako zehaztapenak jarraituz egiten du gazta.
Erosgaiak
Aizkorri Parke Naturalean larratzen duen ardi latxa artaldearen esnearekin egindako Idiazabal Gaztaren krema. Gazta papurtu eta irabiatuta lortzen da krema.
Itxura krematsua, marfil kolore homogeneoa, usain garbia eta sarkorra, zapore bizia, orekatua eta gatzagi naturalaren zapore pixka bat duena, ahoan iraunkorra eta nabarmena.
Igurtzita jateko aukerakoa, era guztietako plater eta saltsekin konbinaturik, eta ardo beltz, gorri, txuri eta txakolinekin lagunduta.
100 gr.ontzian.
4,50 € + bidalketa gastuak (BEZ ez dago barne).
Gomiztegi Kooperatiba Bº Arantzazu 20567 - Arantzazu-Oñati GIPUZKOA Tlfno: 943-251008 info@gomiztegi.com - Web mapa