Gomiztegi
Geure belardietako gazta

Idiazabal

Ardi Latxaren Euskal Gazta

Gomiztegi, ardi latxaren esne gordinaz eta artisau erara gazta bikaina egiten duen euskal baserria da. Idiazabal Jatorrizko Deiturak emandako zehaztapenak jarraituz egiten du gazta.

Erosgaiak

Latxa Arantzazu

Artzainaren benetako gazta

Gorengo maila duen Idiazabal gazta. Dastaketa organoleptiko zorrotz batzuek pasatzen dituena non D.O. Idiazabal, Artzai Gazta eta Zumitzeko Adituen Komiteak batazbesteko puntuaketa normalak baino puntuazio askoz altuagoak ematen dizkiete.

Momentu honetan ez daukagu Latxa gaztarik.

* Salneurria BEZ gabe

Sariak:

  • 2008: Urrezko eta brontzezko dominak World Cheese Awards lehiaketan.
  • 2007: World Cheese Awards lehiaketan zilarrezko domina eta La Seu de Urgell-en egindako Pirineotako Gazta Artisauen lehiaketan lehenengo saria eta gazta onenaren saria.
  • 2006: Lehenengo saria eta gazta onenaren saria Barbastroko Gazta Artisauen Lehiaketan.
  • 2005: Zilarrezko domina Pirineotako Gazta Artisauen lehiaketan.
  • 2004: Urrezko domina Pirineotako Gazta Artisauen lehiaketan.
  • 2002: Zilarrezko domina Pirineotako Gazta Artisauen lehiaketan.
  • 2001: Espainiako Gazta Onenaren sariketan gazta onenari saria.

Ezaugarriak:

Fisikoak:

Itxura sendoa, marfil kolore homogeneoa, azal gogorra, begi gutxi, erdi krematsua, usain garbia eta sarkorra, zapore bizia eta orekatua, gozoa eta garratza, gatzagi naturalaren zapore pixka bat duena, ahoan iraunkorra eta nabarmena.

Gastronomikoak:

Bere gorengo kalitatea dela eta bakarrik jatea gomendatzen da, hiruekin ebakita eta ardo beltz, txuri edo txakolinekin lagunduta. Europako Gastronomi Ondare deklaratua.

Aurkezpena:

Batazbeste, kg. 1-eko piezatan aurkezten da oparitarako luxuzko kaxa beltz baten prestatua, elaborazio ziurtagiriarekin, kata numerazio eta zigiluarekin.

Salneurria:

35,00 € + bidalketa gastuak (BEZ ez dago barne).

Gomiztegi Kooperatiba Bº Arantzazu 20567 - Arantzazu-Oñati GIPUZKOA Tlfno: 943-251008 info@gomiztegi.com  - Web mapa