Gomiztegi
Geure belardietako gazta

Artzain Eskola

Explicación sobre la elaboración del queso

Artzain Eskola ITSASMENDIKOIrekin hitzarmena duen zentroetako bat da. Artzain Eskola 1997an ipini zen abian, Arantzazun (Gipuzkoan), Gomiztegi baserrian, artzainen profesionalizazio maila handitzeko asmoz.

Prestakuntza trinkoko eta etengabeko prestakuntzako ikastaroak ematen zaizkie ardi sektorean gaur egun ari diren eta etorkizunean arituko diren profesionalei. Zentroak nazioartekoa izan nahi du; hala, bertara joaten diren profesionalak EAEkoak eta beste autonomia erkidegoetakoak ez ezik Europako eta Hego Ameriketako herrialdeetakoak ere badira.

Ikastaro trinkoak 900 ordu irauten du, 6 hilabete. Fase teorikoa eta fase praktikoa daude. Fase teorikoan ziklo monografikoak ematen dira, zentroko artaldea maneiatuz, eta fase praktikoan, berriz, 16 aste inguruko egonaldiak egiten dira, ardi ustiategi laguntzaileetan.

Dagoeneko zabalik dago Esne-Ardiak 2011/12 ikastarorako izen-emate epea. Horretarako izen-emate orria, datu guztiekin osatuta eta ikastaroa egiteko arrazoiak azaltzen dituen idatzia bidali behar dira emailez edo postaz.

Ondoren, Eskolako zuzendaritza jarriko da interesatuarekin harremanetan.

Esne-Ardiak 2011/12 ikastaroko programa kontsultatu.

EAEko artzain elkarteen laguntza du eskolak, eta baita ere punta-puntako instalazioak eta artalde estandar bat, saio praktikoak egiteko.

Ardi sektoreko etorkizuneko profesionalek, gainera, Monitoretza Zerbitzua dute, ardi ustiategi bat sortzeko eta abian ipintzeko. Horretarako, monitore baten laguntza izango dute, prozesu guztian aholkatuko dieten monitorea alegia.

KOORDINATZAILEAK: BATIS OTAEGI eta EKAIN MURUA

ITSASMENDIKOI Artzain Eskola
Tel.: 943 251 008 / 625 709 917
E-mail: artzaineskola@itsasmendikoi.net

Informazio gehiagorako Itsasmendikoi IMK

Lagunari bidali

Gomiztegi Kooperatiba Bº Arantzazu 20567 - Arantzazu-Oñati GIPUZKOA Tlfno: 943-251008 info@gomiztegi.com  - Web mapa