Gomiztegi
Geure belardietako gazta

Idiazabal

Ardi Latxaren Euskal Gazta

Gomiztegi, ardi latxaren esne gordinaz eta artisau erara gazta bikaina egiten duen euskal baserria da. Idiazabal Jatorrizko Deiturak emandako zehaztapenak jarraituz egiten du gazta.

Erosgaiak

Arantzazu

Artzainaren Idiazabal Gazta

Aizkorri Parke Naturalean larratzen duen ardi latxa artaldearen esnearekin egindako Idiazabal Gazta. Gomiztegi baserriaren eguneroko ekoizpena da. Bertatik maila altuko Zumitz gaztak eta gorengo mailako Latxa-Gazta etiketa beltzak ateratzen dira.

* Salneurria BEZ gabe

Sariak:

  • 2008: Urrezko eta brontzezko dominak World Cheese Awards lehiaketan.
  • 2007: World Cheese Awards lehiaketan zilarrezko domina eta La Seu de Urgell-en egindako Pirineotako Gazta Artisauen lehiaketan lehenengo saria eta gazta onenaren saria.
  • 2006: Lehenengo saria eta gazta onenaren saria Barbastroko Gazta Artisauen Lehiaketan.
  • 2005: Zilarrezko domina Pirineotako Gazta Artisauen lehiaketan.
  • 2004: Urrezko domina Pirineotako Gazta Artisauen lehiaketan.
  • 2002: Zilarrezko domina Pirineotako Gazta Artisauen lehiaketan.
  • 2001: Espainiako Gazta Onenaren sariketan gazta onenari saria.

Ezaugarriak:

Fisikoak:

Itxura sendoa, marfil kolore homogeneoa, azal gogorra, begi gutxi, erdi krematsua, usain garbia eta sarkorra, zapore bizia eta orekatua, gozoa eta garratza, gatzagi naturalaren zapore pixka bat duena, ahoan iraunkorra eta nabarmena.

Gastronomikoak:

Edozein momentutan dastatzeko aukerakoa. Goi mailako edo eguneroko platerak pretatzeko aproposa. Ardo beltz, gorri, zuri eta txakolinekin bikote paregabea egiten duena.

Aurkezpena:

Batazbeste, kg. 1-eko piezatan aurkezten da.

Salneurria:

20,00 € + bidalketa gastuak (BEZ ez dago barne).

Gomiztegi Kooperatiba Bº Arantzazu 20567 - Arantzazu-Oñati GIPUZKOA Tlfno: 943-251008 info@gomiztegi.com  - Web mapa